Showing posts with label euskara. Show all posts
Showing posts with label euskara. Show all posts

Tuesday, March 6, 2012

CNT-ek greba orokorrara deitzen du

Komunikatu honen bidez, CNT sindikatuak hurrengoa adierazi nahi du:

1.- Euskal Herriko CNT-ek, 2012ko martxoaren 29an, 24 orduko greba orokorra deitzen du.

2.- Era berean, uste dugu langileriari azaldu behar diogula zergatik egiten dugun beste deialdi bat, aurretiko deialdia izanez.

Halako mobilizazioetan, ezberdintasun guztien gainetik, sindikatu guztien batasunaren alde apostua egiten dugu, hori dela eta otsailaren 25eko manifestazioan egon ginen. Izan ere, pentsatzen dugu arrakastaren arrazoia aniztasunean dagoela.


Dena den, CNTek ere, sindikatuen arteko ekintza batasuna benetakoa izan behar dela eskatzen dugu, batasuna baina parekoen artean, eta ez aukera honetan gertatu dena: deialdia komunikabideetan ezagutu eta gero bat egitera gonbidatu gaituzte geure ikuspuntuak entzun gabe, ez dagoen aniztasunaren eta batasunaren irudia eman nahian.

Agian, bi motatako sindikalismoaren izatea antzeztu nahi izan dute: euskalduna eta espainola, baina horrek ez dauka zer ikusirik langileriaren beharrekin eta, gainera, desmobilizazioa eta etsipena besterik ez ditu sortzen.

Etorkizunean, modu unitarioan posible baldin bada, lan egin nahi dugu, egin behar izango diren mobilizazioak, guztion artean aurrera ateratzeko, bakarrik horrela lortuko dugulako langileriaren onarpena eta arrakasta.

3.- Langile guztiei deialdi bat egiten diegu greban eta ekitaldi guztietan parte hartzeko. Argi eta garbi utzi nahi dugu, gaur egungo egoeraz kontziente izanik, geure ahaleginak emango ditugula greba arrakastatsua izateko. Era berean, uste dugu, grebaren ondorioa kontuan hartu barik, hau lehenengo pausua izan behar dela, langileriak, berriro, bere eskubideen defentsan, aurrea hartzeko.

Sunday, February 26, 2012

CNT-ek, Bilboko aireportuan, Spanairren itxieraren aurka protesta egin du



- Negoziazioetan "gardentasunaren falta" dagoela ohartarazten du.
- "Ezin dira bi mila lanpostu baino gehiago hondatu kolpe batez" esaten du.


CNT sindikatua, gaur goizean, Loiuko aireportuan bildu da, Spanair aire-konpainiaren kaleratzeak salatzeko. Ixtearen ondorioz, 2400 pertsona inguru kalean geratu dira. Bere erreibinkazioen artean, "langile osoa birkokatu" eta "enpresarien inpunitatearen amaiera".
Protestan, konfederazio anarkosindikalistak martxan dauden negoziazioetan "gardentasunaren falta" salatu du eta, era berean, ohartarazi du, enpresak bere ordezkarien presentziari betoa jarri diola. "Ezin dira bi mila lanpostu baino gehiago hondatu kolpe batez lanpostu horiek salbatzen saiatu barik, bai birkokapenetan, bai beste modu batez" esan du CNT-ek.
Aste honetan, Spanair aire-konpainian sindikatu honetako sekzio sindikalak ausarkeritzat jo du enpresa honetan, laster, "ERE"ri buruz akordio bat lortuko dela eta negoziazio mahian dauden ordezkarien jokabideak kritikatu egin ditu.

"Spanair aire-konpainiaren itxiera adibide besterik ez da, mundo honetan, patronalaren espekulazioa gizartearen beharren gainetik dagoela",azpimarratu zuen sekzio sindikalak.